Version en castellano
English version

Enpresa eta erakundeen identitate korporatiboaren filosofia eta kontzeptuak hiru dimentsioko espazioetara eramatea da GUNE-Graf!ken helburu nagusia.

Identitateari buruzko eskuliburuetako arau hertsiak estilo korporatiboaren kontzeptu lauso eta konplexuagoek ordeztu dituzten garai honetan, bereziki garrantzitsua da erabiltzailearen eta erakunde edo enpresa baten arteko erlazio fisikoaren ardatza izango diren lekuetan estilo hori islatzea.

GUNEk urte asko daramatza ahalegin horretan, espazio komertzialak, erakusketak edo bulego-lokalak egituratuz. Proiektu bakoitzari nortasuna ematen ahalegintzen gara, eta bai modu integralean egin ere, komunikazio bisualeko beste diziplina batzuekin koordinatuta.

GUNEk osagai grafiko eta bisual garrantzitsua ematen die bere proiektuei, eta horrela, bisitariak edo erabiltzaileak toki anonimo batean egote hutsaz ez ezik, esperientziaz gozatzeko moduko tokiak sortzen ditu.