GUNEk mota guztietako espazio korporatiboak lantzen ditu, hasi txiki eta iragankorretan eta handi eta iraunkorrak bitarte. Gure helburua zera da: osagai espazialetaz baliatuz, erabiltzaileari edo bisitariari espazioak eskaintzen dituen sentipenak eta bizipenak helaraztea.

Tamaina guztietako ekitaldi iragankorrak, stand-ak, jardunaldiak, kongresuak, azokak, jaiak, kontzertuak, prentsaurrekoak, produktu baten aurkezpenak, erakusleihoak… Guzti hauek abiapuntu berbera dute: ikusle-erabiltzaileak eta espazioak elkarrengan eragitea bilatzen dute.

Lanerako espazioak, ostalaritza lokalak, eraikinak, espazio hiritarrak edota aire zabalekoak… Hauek ere balioak eta sentipenak islatzeko helburua dute, baina kasu hauetan, modu iraunkorrean.

Seinaleztatzea eta identifikazioa ere ezinbesteko tresnak dira pertzepzio horien bizipenean, baita erabilpen esperientziaren hobekuntzan ere.

Honengatik guztiarengatik, GUNEk arestian aipatutako espazioen antolakuntzari loturiko hiru lan-arlo hauek barne hartzen ditu. Hiru arlook elementu amankomunak dituztenez, ezagupenak eta esperientziak zeharka eta eraginkorki erabil daitezkeelako. GUNErentzat, espazioekiko sentsibilitatea eta horien izaera korporatiboaren garrantzia, espazio-komunikazioaren arloko edozein proiekturen ezinbesteko osagaiak direlako.

 

Version en castellano
English version