Version en castellano
English version

Espazioen seinaleztapena diziplina konplexua da, eta, egoki ezartzeko, espazioak ezin hobeki ulertzea eskatzen du.

Erabilera-aniztasuna, bisitarien fluxua eta haien premiak kontuan hartuta, eraikinen filosofiari egokituz, behar bezala seinaleztatuta dagoen espazioa lotzeko, metodologia hertsia eta sentibera behar dira.

Aldagai ugari horietatik abiatuta, GUNEk seinaleztapen-premiak, euskarri fisikoak, grafika eta horren kokapena definitzen ditu, ikuspegi integral eta arkitektoniko sendoa aintzat hartuta.

Arkitekturarako seinaleztapenerako merkatuan dauden produktu estandar hoberenen artetik aukeratu ahal izatea eta nori bere neurrira egindako soluzioak pentsatzeko aukera ematea bateratzen ditu GUNEk. Horrela, edozein proiekturen premietara egokitzeko aukera dago, tamaina eta aurrekontua zeinahi direla ere.

Espazioen arduradunekin –edo arkitektoekin edo interioristekin– lankidetza estuan jarduten dugu, kontzeptuen eta teknikaren esplorazio-prozesu hertsiaren bidez.